Azken egun hauetan aukera gutxi izan dut akanpadan egoteko. Lana, azterketak eta konpromezuak direla eta, ez dago egunero ordu pila pasatzeko aukerarik. Gainera, "desmarke" horrek askotan, mugimendutik zertxobait hurrunago sentiarazten zaitu...
Beno! komentatu nahi duena hurrengoa da:
Dirudienez azken egun hauetan 20:00 Asanblada ez burutzea erabaki da. 18:00 mugimenduaren antolakuntzan jarduteko alternatibak, eztabaidak etab. sortu dira eta 20:00tik aurrera taldeetan horretan diardute.
Zeazki ez dakit zeintzuk diren proposamenak, ez helburuak, ezta lan taldeen planteamendua. Hau da iritxi zaidan informazio bakarra, baina interesgarria dirudi, beraz animatu zaitezte eta parte har dezagun!
Gaur gauean informazio gehiago jartzen saiatuko naiz!
animo!
No hay comentarios:
Publicar un comentario