Gaur berriro bueltatu naiz akanpadara. Arratsaldean bertan egon naiz. Iritxi naizen momentuan Jam sesion-a zegoen. Giro polita.
Arratsaldean zehar hainbat ekintza ezberdin burutu dira, margotzea, perikardio askea (masaje modukoa zirudien) eta azkenik, guztioi batzen gaituen momentua, 20:00tako asanblada.
Asanblada kuriosoa gaurkoa, Cornella-ko akanpadarekin egin baita konexioa zuzenean, parregarria izan da. Horretaz gain, nahiko "flojoa" izan da asanblada. Kasu tragiko pertsonal gehiegi eta mugimenduaren inguruan ia ezer. Amaierararte. Bi interbentzio izan dira nahiko interesgarriak, bata, partidu politikoaren sorrera aipatzen zuena edo asoziazio bat eratzearen aukera, eta bestea, mugimendu honi herreminta gisako erabilera ematea.
Azken hau izan da gehien interesatu zaidan ideia, eta horretaz jardun gera asanblada ostea. Autobusera ez gera igo, eta Gazari buruzko pelikula ez dugu ikusi, horretan genbiltzalako, helburua edo aurreko postean aipatutako minimoak kontutan hartuz zertarako erabil genezakeen mugimendua adieraziz. Interesgarria.
Bihar 18:00tan akanpada mantentzearen aurkako eta aldeko eztabaida aterako da, baita mugimenduaren norabidearena, organizazioarena etab. beraz ahal dezun guztiak etor zaitezte!
Perdón por no realizar la traducción al castellano, mañana a la mañana a ver si tengo un hueco para hacerlo. Saludos!
No hay comentarios:
Publicar un comentario